Arabako Foru Aldundiak, URAk, AMVISAk eta URBIDEk Zadorraren arroko uraren ziklo integralaren kudeaketa jasangarriago eta eraginkorrago baterantz aurrera egiten dute - ods
Eduki publikatzailea

Arabako Foru Aldundiak, URAk, AMVISAk eta URBIDEk 150.000 euroko aurrekontua duen hitzarmen bateratua sinatu dute Zadorraren arroko udalerrietan ur-horniduraren eta saneamenduaren alternatibarik egokienak aztertzeko. Eremu horretan bizi da lurraldeko biztanleriaren % 81 baino gehiago.
Azterketaren helburua da gaur egungo azpiegiturak optimizatzea, Vitoria-Gasteizen eta gainerako udalerrien arteko sinergiak aztertzea eta inbertsio koordinatuetarako ibilbide-orria zehaztea, klima-aldaketaren eta Europako araudiaren eskakizun berrien aurrean zerbitzuaren kalitatea bermatzeko.
Urriaren 15ean Arabako Foru Aldundiaren ekonomia zirkularreko, industrializazio jasangarriko, energia garbietako eta ekodiseinuko Jardunbide Egokien Sarien banaketa egingo da. Sarien helburua da teknologia garbiak, ekonomia zirkularreko irizpideak, energia berriztagarriak edo ekodiseinuko irtenbideak txertatzen dituzten Arabako enpresa eta erakundeen proiektu berritzaileak aitortzea eta ezagutaraztea, ekonomia-eredu jasangarriago, lehiakorrago eta eraginkorrago baterantz aurrera egiten lagunduz.
Deialdiak hiru sari aurreikusten ditu, 5.000, 3.000 eta 2.000 eurokoak, eta Garapen Jasangarrirako Arabako Aliantzaren esparruan kokatzen da, Ihobe eta Euskaliten laguntzarekin.
