Lantaldeen saio kolektiboa - ods
Eduki publikatzailea

Lantaldeen saio kolektiboa
2026-06-08
Datorren ekainaren 23an, 9:30ean, Garapen Jasangarrirako Arabako Aliantza 2030eko hiru Lantaldeen topaketa egingo da Arabako Foru Aldundiaren Jauregi Etxean, Vitoria-Gasteizen.
Saioak ordu eta erdi inguruko iraupena izango du, eta, ahal dela, aurrez aurreko formatuan egingo da. Bertan, talde bakoitzak egindako aurrerapenak partekatzeko aukera izango da, baita kezka eta intereseko gaiak elkarbanatzeko, balizko sinergiak identifikatzeko eta hurrengo urratsen definizioan aurrera egiteko ere.
Topaketa honek, gainera, erakundeek beste taldeetan egiten ari den lana ezagutzeko adierazitako interesari erantzuten dio, eta Aliantzaren jarduera-ildoen arteko lotura indartzeko aukera emango du.
