Garapen Iraunkorraren aldeko Arabako Aliantzak EKOzaindariak mahai jokoa aurkeztu du klima aldaketari buruz kontzientziatzeko - ods
Eduki publikatzailea

Nazio Batuen 2030 Agenda onartu zeneko hamargarren urteurrena dela eta, Garapen Iraunkorraren aldeko Arabako Aliantzaren ODS13 talde eragileak EKOzaindariak mahai-jokoa aurkeztu du gaur Arabako Foru Aldundian, herritarrak planeta zaintzeko eta klima-aldaketari aurre egiteko premiaz sentsibilizatzeko sortutako hezkuntza-tresna.
2024an Araban Zu Zero ekimenak garatua, jokoak ikaskuntza eta entretenimendua uztartzen ditu Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) arabar komunitateari hurbiltzeko, talde-lana, pentsamendu kritikoa eta ingurunearekiko konpromisoa sustatuz.
Lehen edizio honetan 150 unitate fisiko ekoitzi dira, eta horietatik 91 dagoeneko esleituta daude Arabako kuadrilletako ikastetxe, liburutegi, ludoteka eta gizarte-zentroetara. Jokoa Arabako espazio publikoetan banatuko da 2025ean zehar, lurralde- eta belaunaldi-aniztasunari arreta berezia eskainiz: Mendialdeko landa-eskolak, Añanako zahartze aktiboko zentroak, gaztelekuak, gizarte-etxeak eta birziklatze-kanpainak.
Gainera, 39 hezkuntza-tailer programatu dira. Horietan, jolasaren dinamika azalduko da, elkarlaneko ikaskuntza bultzatuko da eta ingurumen-erronkei buruz hausnartzera gonbidatuko da, tokiko ikuspegitik eta ikuspegi globaletik. Tailer horiek tokiko eragileekin lankidetzan egingo dira, hala nola udalekin, koadrilekin eta ikastetxeekin, eta haurrei, gazteei, helduei eta adinekoei zuzenduta egongo dira.
Aurkezpenean Eduardo Aguinaco Arabako Foru Aldundiko Arlo Estrategikoen zuzendariak parte hartu du, bai eta ODS13 talde eragilea osatzen duten erakunde publiko eta pribatuetako ordezkariek ere. Horiek elkarrekin lan egiten dute klima-aldaketaren aurrean jasangarriagoa, erresilienteagoa eta konprometituagoa den Arabarantz aurrera egiteko. IC-LI (Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialaren GKE), EGIBIDE, AMVISA-Futura, CIMAS, PREOCA, Ludoland, UDAPA, Alday Egoitza, Aiarako Kuadrilla, Amurrioko Udala eta Arabako Foru Aldundia bera dira talde horretako kideak.
EKOzaindariak Garapen Iraunkorraren aldeko Arabako Aliantzak bultzatzen duen ikuspegi berritzaile eta parte-hartzailearen erakusgarri da, GJHak herritarrei hurbilduz hausnarketa eta ekintza sustatzen duten esperientzia ludikoen bidez.
Informazio gehiago eta elkarrizketak: Alberto Díez: 616 041 939
Zertan datza jolasa?
Jokoaren proba motak:
1. MARRAZKETA
Ekin lanari! Marraztu txartelean agertzen den hitza.
2. EZPAINAK IRAKURRI
Guzti isilik! Ahoa mugitu bakarrik (eta soinuik egin gabe), esaten txartelean agertzen den esaldia.
3. MIMIKA
Askatu zure alde basatia! Mimika eta soinua eginez, antzeztu txartelean agertzen den animalia.
4. TABU HITZA
Deskribatu! Azaldu txartelan jartzen duena parentesi artean hitz tabuak erabili gabe.
5. BAIEZTAPENAK
Beste talde batek txartel bat aukeratuko du eta bertan dagoen baieztapena dagokion taldeak irakurriko dio; egia ala gezurra den esan dezan.
Datu teknikoak:
- +4 Jokalariak
- 30-60 minutu
- +6 urte
