Eduki publikatzailea

3 Lantaldeen saio kolektiboa
3 Lantaldeen saio kolektiboa
2026-07-15

Joan den ekainaren 23an, Vitoria-Gasteizko Arabako Foru Aldundiaren Jauregi Etxean, Garapen Jasangarrirako Arabako Aliantza 2030eko hiru Lantaldeen baterako topaketa egin zen. Saioan, talde bakoitzak martxan dituen ekimenak aurkeztu zituen.

 

1. Lantaldeak Arabako gizarteratze eta laneratze arloko eragileen mapaketa eta galdetegia aurkeztu zituen; 2. Lantaldeak urriaren 22an eta 23an egingo den mentoretza sozialari buruzko prestakuntza-jardunaldia azaldu zuen eta 3. Lantaldeak EKOzaindariak mahai-jokoaren tailerrak eta Klima-aitorpenen Horma aurkeztu zituen.

 

Ondoren, dinamika parte-hartzaile baten bidez, ekimenen arteko sinergiak identifikatu eta lankidetzarako proposamen zehatzak bildu ziren. Horietan oinarrituta, lau lan-ildo definitu dira datozen hilabeteetan Aliantzako erakundeen arteko jarduera bateratua sustatzeko, mentoretza sozialeko esperientzia pilotu batetik hasi eta 2027an klima-hormaren ibilbidea zabaltzeraino.