Eduki publikatzailea

Arabako Lautadan
Arabako Lautadan "Herri bat, biodibertsitatearen aldeko ekintza bat"
2022-04-06

‘Herri bat, biodibertsitatearen aldeko ekintza bat" izeneko programaren bigarren edizioa Arabako Lautadako Kuadrillara eta haren ingurukoetara bideratuko da, iaz Gorbeialdean egin zen lehenengo esperientzia pilotua balantze oso onarekin itxi ondoren; izan ere, 700 pertsona inguruk hartu zuten parte hamabi udalerritan. Vital Fundazioa, Arabako Foru Aldundia eta Murgiako BHI buru dituen proiektuak gure ekosistemaren biodibertsitatearen aldeko kultura sortzea eta baliabide naturalak Arabako Lurralde Historikoko herrietan modu parte-hartzailean kudeatzea du helburu. Ekintza hori Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako 2030 Aliantzan txertatzen da, eta Garapen Jasangarrirako 15. Helburua du ardatz (Lehorreko Bizitza). 2022rako deialdia zabalik dago, parte hartu nahi duten toki-erakundeek beren herrietan ingurumena hobetzeko ekintzak sustatu ditzaten. Urteko lehenengo hiruhilekoan, programak dozena bat proposamen jaso ditu Kuadrillako udalerrietatik.

 

 

Proiektu berri honen aurkezpena egin dute Axier Urresti Vital Fundazioetako zuzendari exekutiboak, Natividad López de Munain Ingurumen eta Hirigintzako foru zuzendariak eta Unai Zubia Murgiako BHIko programaren koordinatzaileak.