2022ko Garapen Iraunkorraren aldeko Arabako Aliantzaren Bigarren Osoko Bilkuraren ospakizuna, azaroaren 29an, La Blanca eraikinean (Arabako Foru Aldundia) - ods
Eduki publikatzailea

Azaroren 29an ospatu zen 2022ko Garapen Iraunkorraren aldeko Arabako Aliantzaren Bigarren Osoko Bilkura, non urtearen bigarren erdian AADS2030 osatzen duten talde motorrek egindako lana aztertu zen. Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiko zuzendariak, Lexuri Ugartek ireki zuen jardunaldia.
Ondoren idazkaritza teknikoak urteko balantzea azaldu zuen azalpen labur baten bidez, horien artean hurrengoak azaldu ziren: gogoetak, 2022an garatutako proiektuak, 2023rako proiektuak eta egindako proposamenak, besteak beste.
Oso harrera ona izan zuen AADS2030eko kideen partez. Guztira 28 partaide egon ziren (17 online eta 11 aurrez aurre).
Ondoren, koordinatzaile bakoitzak bere talde motorraren aurrerapenak aurkeztu zituen.
Aspektu batzuk nabarmentzekoak izan ziren:
- GJHen arteko kooperazioa eta elkarlana
- Dinamizazioa
- Horizonte berriak eta edukien adaptazioa
- GJHen arteko sinergiak
- AADS2030erako proiektu amankomuna
- Kapial soziala sortzea
- Taldeen sendotzea
- Lan-ildo berriak