Eduki publikatzailea

Los y las agentes del ODS5 celebran una sesión plenaria para activar nuevas acciones e hitos en 2022
GJH5eko eragileek osoko bilkura egingo dute, 2022an ekintza eta mugarri berriak aktibatzeko
2022-04-01

Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantzaren esparruan 5. GJHa osatzen duten eragileek osoko bilkura berri batean parte hartu dute gaur, taldeak generoen arteko berdintasuna lortzeko eta Arabako emakume eta neska guztiak ahalduntzeko proposatu dituen ekintzetan aurrera egiteko.

 

 

Taldeak proposatutako ekintzen artean, honako hauek daude: gazteei zuzendutako ikus-entzunezko pilulak egitea, Arabako neska-mutilek modu aktiboan eta ahaldunean parte har dezaten generoen arteko berdintasunaren alde, edo hainbat bideo grabatzea, non lurraldeko emakume erreferenteek berdintasunaren aldeko bidean jarraitzera animatzen dituzten.

 

 

Talde horretan Lurraldeko agente berriak sartu dira, hala nola Laudio Group (Aiarako Eskualdeko 12 enpresa), eta ekintza eta mugarrien egutegian lanean jarraitzen dute, ODS5ari ikusgarritasun handiagoa emateko eta Aliantzako beste talde batzuekin sinergiak ezartzeko.