Jundizko enpresentzako jardunaldia, berrikuntzaren bidez enpresen beharrei erantzuteko - ods
Eduki publikatzailea

Jundizko Enpresa Parkeko A&B Laboratorios de Biotecnología enpresaren egoitzan, azaroaren 11n, jardunaldia ospatu, enpresa-parkeko enpresak xede-publiko gisa izanda. Jardunaldia Jundizko Enpresaburuen Elkarteak, Gasteizko Udalak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatu dute. Era berean, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra, Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantza 2030 eta UN Etxea izan dira laguntzaileak jardunaldian.
Jardunaldiaren helburuen artean, nabarmentzekoa da enpresa txiki eta ertainei enpresako arlo guztietan berrikuntza erabiltzea, lehiakortasuna handitzeko. Saioan Patricia Gutiérrez Serrano A&B Laboratorios de Biotecnologíako zuzendari nagusiak eta Manuel Allende Jundizko Enpresa Elkarteko lehendakariak hartu dute parte. Halaber, Luis Manerok, Berrikuntzaren Euskal Agentziako ETEetako berrikuntza-zuzendaria, Innobasquek, eta Juncal Ibeasek, Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapen Saileko Enpresa eta Industria Zerbitzuko burua, ere hartu dute parte.
Aipatzekoa da Jundizko Enpresa Parkean dauden 4 ETEek beren emaitzak eta lehiakortasuna hobetzeko aurkezpena. Era berean, hainbat ikuspegi landu dira, hala nola kimika, ingeniaritza, garraioa eta logistika eta elikadura. Luis Manero Innobasqueko ETEetako Berrikuntza zuzendariak eman dio amaiera jardunaldiari, ‘Hurrengo urratsei’ buruzko txostenarekin. Azkenik, networking-ari eta erronka berriei aurre egiteko dauden laguntzen inguruko gunea egon da.
Azkenik, aipatzekoa da Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantzak zuzenean parte hartu duela jardunaldian; zehazki, 9. GIHko Talde Eragilearen (“Industria, Berrikuntza eta Azpiegitura”) parte-hartzearekin, Arabako enpresetan berrikuntzari laguntzeko egin dituzten ekintzen artean, hain zuzen ere, 9.4 xedea bultzatzeko. Helburua erabat bideratuta dago industriak birmoldatzera, iraunkorragoak izan daitezen eta baliabideak eraginkortasun handiagoz erabil ditzaten. Teknologia garbiak erabiltzea sustatzea ere funtsezkoa da horretarako, eta, horrez gain, jardunaldian, interes handiko adibide eta tresna praktikoak ikusi dira, Arabako enpresetan aplikatzeko jarraibideak emateaz gain.