Eduki publikatzailea

info
Arabako balioen eta giza eskubideen zirkuluaren kontzeptualizazioa
2021-12-20

GJH 17 TALDEAK adostutako lehen jarduera-ildoa Arabako Balioen eta Giza Eskubideen Zirkulua kontzeptualizatzea izan da, eta, horretarako, funtsezkotzat jo da Arabako gizartearen adierazgarri diren BALIOAK identifikatzea, babestu eta sustatu beharreko nortasun-ikurra. Balio horiek lurralde iraunkor bat eraikitzeko bultzatzaileak izango dira, garapenerako ezinbestekoak diren ingurumen-, gizarte-, ekonomia- eta kultura-dimentsioetan.

 

Era berean, Araban bizi diren pertsona guztien giza eskubideen babesa eta betetzea bermatzeko zutabeak izango dira.