CAB foto alianza alavesa

Alianza alavesa por el desarrollo sostenible 2030

actualidad eu

Berriak

Eduki publikatzailea

2022-05-31
Aztarna klimatikoaren kalkulagailu arabarrak 2.500 pertsona baino gehiagoren eguneroko ohiturak aztertu ditu
Aztarna klimatikoaren kalkulagailu arabarrak 2.500 pertsona baino gehiagoren eguneroko ohiturak aztertu ditu
 

2030erako Arabako Aliantzaren 13. GJHko “Klimaren aldeko Ekintza” talde eragilearen ekimena da, eta gure eguneroko jarduerak ingurumenean duen eragina arakatzea ahalbidetzen du

 

2.500 pertsonak baino gehiagok osatu dute orain arte “Arabako Klima-aztarna Kalkulagailuaren” inkesta interaktiboa, gure eguneroko jarduerak ingurumenean duen eragina jasotzen duena.

Galdera-sortak bi ingurumen-adierazleren kalkuluarekin lotutako alderdi batzuk jaso ditu: karbono-aztarna, pertsona, erakunde, ekitaldi edo produktu batek zuzenean edo zeharka sortutako berotegi-efektuko gasen isuriak neurtzen dituena, CO2 masa baliokidean adierazita, eta aztarna hidrikoa, gizabanako edo komunitate batek kontsumitzen duen edo enpresa batek ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko erabiltzen duen ur-bolumen osoa neurtzeko erabiltzen dena.

Lortutako emaitzen arabera, berotegi-efektuko gasen isurketen batez besteko balioa gomendatutakoa baino bi aldiz handiagoa da gutxienez (2.300 kg CO2 pertsonako eta urteko), eta handiena 31-50 urteko adin-tartean erregistratu da, batez ere mugikortasunaren inpaktu handiagatik.

Ingurumen-inpaktua neurtzeko, ingurumenean eragin handiena duten sei ardatzei buruz galdetzen du tresnak: etxea, energia, ura, hondakinak, kontsumoa eta mugikortasuna. Galdetegia bete duten pertsonen artean portaera-joera nagusiak identifikatzen ditu:

Energiaren ardatzari dagokionez, erantzunen %36k onartzen du berogailua 22ºC edo gehiagoan jartzen duela etxean, eta nahikoa dela 19-21ºC arteko tenperatura izatea; horrek energia-kontsumoa eta sortutako emisioak nabarmen murriztea ekarriko luke.

Uraren ardatzari dagokionez, 30 urtetik beherakoak dira dutxan denbora gehien ematen dutenak.

Hondakinei eta horien kudeaketari dagokienez, 30 urtetik gorakoek gaikako bereizketaren aldeko konpromiso-maila handiagoa dute, eta inkestatuen %24k adierazi du ez duela hondakin organikoaren edukiontzia erabiltzen. Gainera, 4 arabarretik 1ek astean kilo bat edo gehiago janari botatzen duela aitortzen du.

Kontsumo-ohiturei dagokienez, emaitzek alde handiak erakusten dituzte adinaren arabera. 30 urtetik beherako gazteek erosten dute urtean arropa gehien, eta 30 urtetik beherako 5 gaztetik batek erosten du produktu edo zerbitzuren bat Internet bidez, gutxienez astean behin. Haragiaren kontsumoari dagokionez, herritarren %26k esan du inoiz edo noizean behin jaten duela.

Azkenik, eragin handiena duen ardatzetako bati dagokionez, mugikortasunarena, positiboki nabarmentzen da 30 urtetik beherako pertsonek erabiltzen dituztela gehien bizikleta eta garraio publikoa ikastera/lan egitera joateko; helduen %50ek, berriz, autoa (partekatua ez dena) erabiltzen dute lanera joateko.

“Arabako klima-aztarnaren kalkulagailua” “Arabako Zu Zero aldaketa zure esku dago” proiektuaren parte da, eta 2030erako Arabako Aliantzaren 13 GJHko Klimaren aldeko Ekintza talde eragileko kideek garatutako ekimena da: Egibide, Amurrioko Udala, Preoca, Cimas, Consultur eta ICLI Lankidetzarako Ingeniaritza.

Kalkulagailuaren berezitasuna, lehendik dauden beste batzuen aldean, honako hau da: Araban zentratutako tokiko gomendio, artikulu eta ekimen batzuk eskaintzen dituela, klima-aldaketaren aurkako borrokan gure ohiturek eta portaerek ingurumenean duten eragina hobetze aldera. Azken batean, bizimodu iraunkorragoa lortzeko ekintzak. Kalkulagailua herritar guztien eskura dago www.arabanzuzero.eus webgunean, eta parte hartzen jarraitzera animatzen zaie herritarrei, gure eragin klimatikoa murrizteko arloak identifikatzeko asmoz.

Ikusi gehiago
2022-04-05
9. GJHak Euskaliten Sektore Arteko Kudeaketa Aurreratuko Taldean parte hartu eta Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantza ezagutarazi du
9. GJHak Euskaliten Sektore Arteko Kudeaketa Aurreratuko Taldean parte hartu eta Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantza ezagutarazi du

AB Laboratorios, Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantzako 9. GJHko (Industria, berrikuntza eta azpiegitura) kidea, Euskalitek antolatutako Sektore Arteko Kudeaketa Aurreratuko Taldean parte hartu zuen iragan apirilaren 5ean.

 

Euskadiko industria-, hezkuntza-, zerbitzu- edo osasun-arloko erakundeetako arduradunen aurrean egindako topaketa izan zen. Bertan, ingurugiroan eragin txikia duten erabilera profesionaleko produktu kimiko eta biologikoak egiten eta merkaturatzen dituen Arabako ETEak pertsonek gizarte-laguntza eman dezaketela erakusteko balio izan zuen, inguruko eragileekin lankidetzan, kasu honetan Arabako Lurralde Historikoko eragileekin.

 

Balioa ematea eta beste erakunde batzuetan modu positiboan eragitea dira 9GJHko eragileek egiten duten ekintza bakoitzean bilatzen duten helburua. Hori da, hain zuzen ere, AB Laboratoriosek Euskaliten topaketan izandako esku-hartzearen kasua. Topaketa horretan, bertaratutakoen arreta erakarri zuen, eta Arabatik kanpo Garapen Iraunkorraren aldeko Arabako Aliantza ezagutaraztea ahalbidetu zuen.

 

Contribución Agenda 2030 compromiso social en Alianza

Ikusi gehiago