Aliantza - 9. GJH - Industria, berrikuntza eta azpiegitura - ods
CAB foto alianza alavesa
9 Industria, innovacion e infraestructuras
9. helburua - Industria, berrikuntza eta azpiegitura
9.4 helmuga
Industriak birmoldatzea jasangarriak izan daitezen, baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiliz eta teknologia garbien erabilera sustatuz.
Xedeak
Sentsibilizazioa, ekintza eraldatzailea
- Arabako industria kontzientziatzea, berritzailea eta jasangarriagoa izan dadin eta lehiakortasun-emaitzak hobetu ditzan
- Gidaliburua/metodologia/tresna egitea, industria jasangarri eraginkorra eta teknologia garbien erabileraren inguruan
- BBPP eta proiektuaren mugarri garrantzitsuak zabaltzea jardunaldietan, webguneetan, buletinen emisioan, prentsa-albisteetan
- Agente aktiboen aliantzen Sarea eragitea 9.4 helmuga egituratze aldera
Inplikatutako agenteak
AB LABORATORIOS | CÁMARA DE ÁLAVA |
INTERGAIAK | PARQUE TECNOLÓGICO DE ÁLAVA |
LAUDIO GROUP | OPTIMUS 3D |
ARATUBO | COLEGIO OFICIAL DE |
SEA EMPRESAS ALAVESAS |
CAB ekintzak
Ekintzak
Eduki publikatzailea
Zabalik dago ekonomia zirkularreko, industrializazio jasangarriko, energia garbien ezarpeneko eta ekodiseinuko jardunbide egokien sarien bigarren ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea. Aintzatespen horien helburua da Arabako hainbat eragilek planetarekiko errespetuzko oparotasuna lortzeko hartzen duten konpromisoa eta egiten duten lana ikusaraztea eta saritzea, eta ahaleginak batzea inor atzean utzi gabe lurralde gisa aurrera egiteko.
Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantzaren esparruan Garapen Jasangarriko 9. Helburua sustatzen duen taldeak egindako proposamena da. Helburu horrek sostengarriagoak izateko industrien erronkari laguntzeko ekintzak lantzen ditu, baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiliz eta teknologia eta prozesu industrial garbiak eta ingurumenaren aldetik arrazionalak sustatzen ditu. Euskalitek eta Ihobek lagundu dute deialdi hau definitzen.
Sari horien bidez, Arabako Foru Aldundiak ingurumenarekiko konpromisoa berretsi du, bai eta industriek jasangarriagoak izateko egindako ahaleginak aitortu ere.
Lehen sariaren dotazioa 5.000 eurokoa izango da, irabazle gisa hautatutako proiektuarentzat. Halaber, bigarren eta hirugarren sariak emango dira, 3.000 eta 2.000 euroko zuzkidurekin.
Deialdiaren helburua da ingurumen-aldagaiak industria-prozesuak eta -produktuak diseinatzeko prozesuan kontuan hartzea, bai eta aldagai ekonomikoak eta kalitatekoak ere. Prozesu eta produktu horien ingurumen-hobekuntza sustatu nahi da bizi-zikloan zehar, eta hori ezinbestekoa da lurraldean jardunbide egokietan erreferente izango den industria jasangarri batek eskatzen dituen erronkei aurre egiteko.
Nortasun juridikoa duten eta egoitza, helbide soziala edo egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten erakundeek eskuratu ahal izango dituzte sariak. Kanpo geratzen dira sektore publikoko erakundeak.
Hautagaitzak hemen aurkez daitezke
Lehenengo edizioa
Iaz, EGA Masterrak, tresna industrialen fabrikazioaren sektoreko enpresa ospetsu batek, lehen saria jaso zuen Industrializazio Jasangarriaren, Energia Garbien eta Ekodiseinuaren arloko Jardunbide Egokien Lehiaketan. Foru Aldundiak Bodegas Valdemar eta Udapa Kooperatiba ere saritu zituen sari horien lehen edizioan.
AB Laboratorios, Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantzako 9. GJHko (Industria, berrikuntza eta azpiegitura) kidea, Euskalitek antolatutako Sektore Arteko Kudeaketa Aurreratuko Taldean parte hartu zuen iragan apirilaren 5ean.
Euskadiko industria-, hezkuntza-, zerbitzu- edo osasun-arloko erakundeetako arduradunen aurrean egindako topaketa izan zen. Bertan, ingurugiroan eragin txikia duten erabilera profesionaleko produktu kimiko eta biologikoak egiten eta merkaturatzen dituen Arabako ETEak pertsonek gizarte-laguntza eman dezaketela erakusteko balio izan zuen, inguruko eragileekin lankidetzan, kasu honetan Arabako Lurralde Historikoko eragileekin.
Balioa ematea eta beste erakunde batzuetan modu positiboan eragitea dira 9GJHko eragileek egiten duten ekintza bakoitzean bilatzen duten helburua. Hori da, hain zuzen ere, AB Laboratoriosek Euskaliten topaketan izandako esku-hartzearen kasua. Topaketa horretan, bertaratutakoen arreta erakarri zuen, eta Arabatik kanpo Garapen Iraunkorraren aldeko Arabako Aliantza ezagutaraztea ahalbidetu zuen.