Eduki publikatzailea

SESION INFORMATIVA: Marco para la incorporación de los ODS en la gestión de las empresas y organizaciones
PRESTAKUTZA-SAIOA: Enpresen eta erakundeen kudeaketan GJHak sartzeko markoa
2025-06-16

Aliantzatik GJHak erakundeen kudeaketan txertatzeko esparruari buruzko online prestakuntza-saio batean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Tresna hori Lehendakaritzako Gizarte Berrikuntzako Zuzendaritzak eta Agenda 2030ek sustatu dute, EUSKALITekin lankidetzan.


Tresna praktikoa eta erabilera askekoa da, edozein sektoretako edozein erakunderi — publikoa edo pribatua, handia edo txikia — GJHekin duen lerrokatze-maila aztertzen laguntzeko eta estrategia, pertsonak, bezeroak, berrikuntza, gizartea eta emaitzak bezalako funtsezko arloetan hobetzeko aukerak identifikatzeko diseinatua.


Markoak plataforma digital baten bidez egituratutako autoebaluazioa ahalbidetzen du, eta kanpoko kontraste batekin ere osa daiteke, EUSKALITek eta ODS-GA Ebaluazio Klubak emandakoa, erakundeen konpromisoa indartzeko eta erabakiak hartzea bideratuko duen begirada aditu bat eskaintzeko.


Saioan zehar, tresna horren funtzionamendua azalduko da, eta jada inplementatu duten erakundeen hiru kasu erreal aurkeztuko dira, aurrerapen-maila desberdinak erakutsiz: lehen hurbilketa batetik hasi eta kudeaketa-sistemetan integrazio sendoagoa izateraino.


Saioaren xehetasunak:
📅 Ekainak 26, osteguna
🕛12:00etatik 13:30era
💻Online Zoom bidez
Izena emateko formularioa: Alianza Alavesa - ODS tresna


Honekin batera saioaren programa aurkituko duzue. Bertan, partekatuko diren edukiak, helburuak eta esperientziak zehazten dira.

Saioaren programa ikusi

 

Parte hartzera eta, batez ere, deialdi hau zuen komunikazio-kanalen bidez zabaltzera animatzen zaituztegu: webgune korporatiboak, buletinak, sare sozialak, lantaldeak edo parte hartzen duzuen edozein lankidetza-sare. Zenbat eta hedapen handiagoa izan, orduan eta erakunde gehiagok baliatu ahal izango dute tresna hori, eta kudeaketa iraunkorragoa eta 2030 Agendarekin konprometituagoa izateko bidean aurrera egin ahal izango dute.