Eduki publikatzailea

Ekonomia zirkularreko, industrializazio iraunkorreko, energia garbien ezarpeneko eta ekodiseinuko jardunbide egokien lehiaketaren bigarren deialdia
Ekonomia zirkularreko, industrializazio iraunkorreko, energia garbien ezarpeneko eta ekodiseinuko jardunbide egokien lehiaketaren bigarren deialdia
2024-09-02

Zabalik dago ekonomia zirkularreko, industrializazio jasangarriko, energia garbien ezarpeneko eta ekodiseinuko jardunbide egokien sarien bigarren ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea. Aintzatespen horien helburua da Arabako hainbat eragilek planetarekiko errespetuzko oparotasuna lortzeko hartzen duten konpromisoa eta egiten duten lana ikusaraztea eta saritzea, eta ahaleginak batzea inor atzean utzi gabe lurralde gisa aurrera egiteko.

 

Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantzaren esparruan Garapen Jasangarriko 9. Helburua sustatzen duen taldeak egindako proposamena da. Helburu horrek sostengarriagoak izateko industrien erronkari laguntzeko ekintzak lantzen ditu, baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiliz eta teknologia eta prozesu industrial garbiak eta ingurumenaren aldetik arrazionalak sustatzen ditu. Euskalitek eta Ihobek lagundu dute deialdi hau definitzen.

 

Sari horien bidez, Arabako Foru Aldundiak ingurumenarekiko konpromisoa berretsi du, bai eta industriek jasangarriagoak izateko egindako ahaleginak aitortu ere.

 

Lehen sariaren dotazioa 5.000 eurokoa izango da, irabazle gisa hautatutako proiektuarentzat. Halaber, bigarren eta hirugarren sariak emango dira, 3.000 eta 2.000 euroko zuzkidurekin.

 

Deialdiaren helburua da ingurumen-aldagaiak industria-prozesuak eta -produktuak diseinatzeko prozesuan kontuan hartzea, bai eta aldagai ekonomikoak eta kalitatekoak ere. Prozesu eta produktu horien ingurumen-hobekuntza sustatu nahi da bizi-zikloan zehar, eta hori ezinbestekoa da lurraldean jardunbide egokietan erreferente izango den industria jasangarri batek eskatzen dituen erronkei aurre egiteko.

 

Nortasun juridikoa duten eta egoitza, helbide soziala edo egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten erakundeek eskuratu ahal izango dituzte sariak. Kanpo geratzen dira sektore publikoko erakundeak.

 

Deialdiaren oinarriak.

Hautagaitzak hemen aurkez daitezke

 

Lehenengo edizioa

Iaz, EGA Masterrak, tresna industrialen fabrikazioaren sektoreko enpresa ospetsu batek, lehen saria jaso zuen Industrializazio Jasangarriaren, Energia Garbien eta Ekodiseinuaren arloko Jardunbide Egokien Lehiaketan. Foru Aldundiak Bodegas Valdemar eta Udapa Kooperatiba ere saritu zituen sari horien lehen edizioan.