Eduki publikatzailea

EGA Master
Industrializazio Jasangarriaren, Energia Garbien eta Ekodiseinuaren Jardunbide Egokien Jardunaldian EGA Master saritu dute
2023-10-19

EGA Master, tresna industrialen fabrikazioaren sektoreko enpresa nabarmena, lehen saria jaso du Arabako Foru Aldundiak antolatutako Industrializazio Jasangarriaren, Energia Garbien eta Ekodiseinuaren Jardunbide Egokien Lehiaketan. Sari banaketa Kudeaketa Aurreratuaren 29. Europako Astearen Jardunaldian egin da, Arabako Foru Aldundiaren Jauretxean, Gasteizen.

 

Jardunaldia 2030erako Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantzak (GJAA 2030) sustatu du, eta 9. Garapen Jasangarriaren Helburuaren (Industria, Berrikuntza eta Azpiegiturak) ildotik, Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan dago. Arabako Foru Aldundiaren ekimena da, Ihoberen lankidetzarekin eta Euskaliten koordinazioarekin.

 

Ekitaldi honen helburua ekodiseinuaren eta jasangarritasunaren arloko jardunbide egokiak nabarmentzea eta saritzea izan da, baita Arabako erakundeen arteko ideien eta esperientzien trukea sustatzea ere, jasangarritasunerako bidean beste erakunde batzuk inspiratzeko.

 

Arabako Foru Aldundiak sustatutako ekintzen artean dago aintzatespen hori, aurten, Jardunbide Egokien Sarien lehen ediziorako deialdia egin zuen eta. Lehenengo sariak 5.000 euroko dotazio ekonomikoa izango du, eta bigarren eta hirugarren sariek 3.000 eta 2.000 euroko dotazioak izango dituzte, hurrenez hurren.

 

Yelene Mencía GJAA 2030eko idazkari teknikoaren hitzekin hasi da jardunaldia, eta, ondoren, Eduardo Aguinaco Arabako Foru Aldundiko Arlo Estrategikoetako zuzendaria, ongietorri instituzionala eman du eta Arabako Aliantza azaldu du.

 

Ondoren, Rebeca Zornozak, Aratuboko Iraunkortasun arduradunak, 9. GJHa aurkeztu du, Industrializazio Jasangarriaren eta Ekodiseinuaren Jardunbide Egokien helburuak, ekintzak eta ekimena azpimarratuz.

 

Ondoren, enpresa finalisten hiru jardunbide egokiak ezagutzera eman dira. Ainara de Dios Valdemar Upeltegietako Marketin eta Komunikazio arduradunak mahastien iraunkortasuna, eraginkortasun energetikoa eta hondakinen murrizketa sustatzeko proiektua azaldu du. Eduardo Urizar Abaurreak, EGA Master SAko Kudeaketaren Kalitate eta Konplance arduradunak, packaging eredu jasangarria aurkeztu du. Azkenik, Udapa S. Coop. enpresako zuzendari komertzial Jesús Morenok ontziratzeko materialak ekodiseinatzeko eta ordezkatzeko jardunbide egokia azaldu du.

 

Sara Aguado ekonomia zirkularreko proiektuen teknikaria da Ihoben, eta hitzaldi labur bat eman du enpresetako ingurumen-hobekuntzari aurrea hartzeko moduari buruz eta ekonomia zirkularreko 10 gakoei buruz 2024rako.

 

Sariak banatu aurretik, saritu ez ziren arren, industrializazio iraunkorrean eta ekodiseinuan jardunbide egokiak ezarri dituzten beste enpresa batzuen aintzatespen bat egin da. Enpresa horiek AJL Ophtalmic, Elikagaien Bankua, Campezo Obras y Servicios, Embalajes Echeberria eta Alday Fundazioa dira.

 

Sariak eta diplomak banatzeko ekitaldia Jone Berriozabal Bóveda Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru diputatuak egin du, eta iragarri du EGA Master izan dela saritutako erakundea, packaging jasangarriaren ereduan izan duen praktika nabarmenagatik. Berrikuntza horri esker, EGA Masterrek karbono-aztarna murriztu eta ekonomia zirkularra sustatu du, esku-erreminten fabrikazioaren sektorean praktika arduratsuetarako bidea gidatuz.

 

Azkenik, Jone Berriozabal Bóvedak, eskerrak eman dizkie ekitaldian parte hartu duten erakunde guztiei eta bertaratutako publikoari. Taldeko argazki baten ondoren, bertaratutakoek networking aperitibo batez gozatu ahal izan dute.

 

Saritutako antolakuntzak, EGA Masterrak, bere praktika arrakastatsuaren aurkezpen bat eskainiko du datorren ostegunean, urriak 26, goizeko 11:00etan, Kudeaketa Aurreratuaren 29. Europako Asteko ekitaldien zati gisa.