Ekonomia zirkularreko, industrializazio jasangarriko, energia garbien ezarpeneko eta ekodiseinuko jardunbide egokien lehiaketaren hirugarren deialdia - ods
Eduki publikatzailea

Arabako Foru Aldundiko Arlo Estrategikoen Zuzendaritzak, Ahaldun Nagusiaren Sailari atxikiak, "ekonomia zirkularreko, industrializazio jasangarriko, energia garbien ezarpeneko eta ekodiseinuko jardunbide egokien" sarietarako deialdia egiten du 2025eko ekitaldian, lurraldeko hainbat eragilek planeta errespetatzen duen oparotasunaren alde eta hori lortzeko egiten duten konpromisoa eta lana ikusarazteko eta aitortzeko, eta inor atzean utzi gabe lurralde gisa aurrera egiteko ahaleginak bateratzeko.
Garapen Iraunkorraren aldeko Arabako Aliantzaren 9. GJHko lantaldeak laguntza-ekintzak lantzen ditu erakundeen erronka jasangarriagoa izan dadin, baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiliz eta enpresek teknologia eta prozesu garbiak eta ingurumenaren aldetik arrazionalak har ditzaten sustatuz.
Deialdia ALHAOn argitaratu da 2025eko maiatzaren 5ean.