Eduki publikatzailea

Araban Zu Zerok bere aztarna klimatikoaren kalkulagailuaren emaitza estatistikoak aurkeztu ditu
Araban Zu Zerok bere aztarna klimatikoaren kalkulagailuaren emaitza estatistikoak aurkeztu ditu
2024-12-04

GJAA 2030eko "Klimaren aldeko ekintza" 13. GJHren talde eragileak aztarna klimatikoaren kalkulagailutik lortutako emaitzen infografia argitaratu du, eta horri esker, gure eguneroko jarduerak ingurumenean duen eragina jakin daiteke.

 

3.500 pertsonek baino gehiagok ingurumenean duten eragina kalkulatu dute Araban Zu Zero kalkulagailuan erantzunak jasotzen daramatzaten 4 urteetan. Hori dela eta, tresnak, bokazio didaktiko eta sentsibilizatzaile argiarekin, dimentsio estatistikoa ere hartu du, eta horrek herritar guztiekin denbora horretan zehar ateratako ondorioak partekatzera bultzatzen du.

 

Kalkulagailuari erantzutea pertsonek ingurunean duten eraginari buruzko ausnarketa eragin nahi duen ariketa da. Hala, galderak ez dira zehatzak, baizik eta planetari eragiten dioten 6 ardatz nagusietan (Etxea, Energia, Kontsumoa, Hondakinak, Ura eta Mugikortasuna) eguneroko errutinetan izaten diren ohituretan oinarritzen dira. Ezaugarri horri esker, modu intuitibo, dibertigarri eta erraza batean ezagutu ahal dugu batez besteko ingurumenean dugun eragina. Tresnara esteka honen bidez sar daiteke.

 

Hala, garrantzitsua da karbono-aztarnaren kalkulagailuak (CO2 kg-tan) eta aztarna hidrikoaren (m³-tan) kalkulagailuak eskaintzen duen azken datua gutxi gorabeherako balioak direla azpimarratzea, datu zehatz asko bildu beharko litzateke arrastoan fintzeko. Hala ere, esan daiteke karbono-aztarna bat datorrela azterketa zientifiko zehatzagoetan jasotako batez bestekoekin.

 

Parte-hartzaileengandik lortutako emaitzak modu grafiko eta bisualean irudikatzen dira proiekturako sortutako infografian. Bertan, 2021ean, Araban Zu Zero proiektua sortu zen urtean, egindako lehen inkesten datuak 2024ko inkestetan bildutako datuekin aldera daitezke. Gainera, infografiak Boli Kosta bezalako herrialde baten errealitateari buruzko informazioa eskaintzen du, non 2022an kalkulagailuaren bertsio egokitu bat zabaldu zen bere baldintzetara.

 

Parte-hartzaileek eta, orokorrean, herritarrek modu grafikoan eta oso bisualean kontsulta ditzazkete lortutako emaitzak sortu duten infografian. Infografia honetan, 2021. urtean (Araban Zu Zero proiektua sortu zen urtean) jasotako lehen inkesten datuak ikus ditzakete, eta 2024. urte honetako inkestetan bildutako datuekin alderatu ere. Gainera, Boli Kosta bezalako herrialde baten errealitatetik ere ikas daiteke, non kalkulagailua (Boli Kostako errealitatera egokitua) zabaldu ahal izan zuten 2022. urtean.

 

Funtsezkoa da gaiaren errealitate globala ulertzea. Hegoalde Globaleko herrialdeak, Boli Kosta kasu, klima-aldaketaren ondorioen arriskupean daude, nahiz eta historikoki aldaketa horren jatorrian ekarpen txikia egin duten. Paris 2015eko akordioek 1,5ºC-ra mugatzen zuten 2030erako Lurraren batez besteko tenperaturaren igoera, industriaurreko garaiarekin alderatuta. Hala ere, duela gutxi egindako ikerketaren arabera, 2024ko lehen bederatzi hilabeteetan +1,54°C-an gaude jada.